
Ikasturte hasiera 2020 - 2021
Ikasturte hasiera
Klaseak irailaren 7an hasten dira.Irailaren 7,8 eta 9an klaseak goizeko 08,30etik 12:50era izango dira.
Autobus zerbitzua
Aurreko puntuan aipatu egunetan autobusak ohiko ibilbidea egingo du, ikastetxetik 13:00ean aterata. Ez da egongo mantenu erdiko zerbitzurik.
Goizeko eta arratsaldeko lanaldiak
Irailaren 10ean hasiko dira klaseak goizez eta arratsaldez eta baita mantenu erdiko zerbitzua ere
Guraso bilerak
Gurasoentzako bilera irailaren 3ean izango da arratsaldeko 17:00etan tutoreekin geletan.
Liburuak
2019-2020 ikasturterko liburu zerrenda deskargatu ezazu
Egutegia
2019-2020 ikasturterko egutegia deskargatu ezazu
Ordutegiak
3 urteko umeentzat
Goizeko klaseak 08:30ean hasten dira eta 12:30ean bukatzen eta arratsaldez 15:00etan hasi eta 17:00etan bukatu.
3 urteko haurrek lo-kuluxka botatzen dute eguerdian
4 eta 5 urteko umeentzat
Goizeko klaseak 08:30ean hasten dira eta 12:50ean bukatzen eta arratsaldez 15:00etan hasi eta 17:00etan bukatu.
Haur Hezkuntzako gure etapak
- Irakasle talde egonkor eta aditua dauka
- Euskara eta Alemana uztartuz programa elebiduna garatzen du. Aipatu programak osatzen dituen ekintza desberdinez, jokoz, abestiez eta egitasmo desberdinez, haurra bi hizkuntzetan barneratzen da
- Metodologia aktibo eta eraikitzailea garatzen du, beti ere haurrentzako irakaskuntza adierazgarri baten bidez
- Umearen garapen unea errespetatzen du, ikasteko bere erritmoa eta bere behar zehatzak, norberaren aniztasuna errespetatuz.
- Harremanen, sozializazioaren eta komunikazioaren afektibitatea asko zaintzen du.
- Parkea eta berdegune ederrak izateak ahalbidetzen du haurrek hainbat kanpo ekintzekin goza dezaten, hala nola, baratza eta konposta.
- Gurasoekiko harremana asko zaintzen du, hauekin asko hitz eginez eta gertutasuna galdu gabe, umearen garapen on baterako ezinbestekoa.
- Haurrek oso oso txikitatik garatzen duten entzuteko gaitasuna bultzatzen du; hori dela eta, musika ezinbesteko elementua bihurtzen da: euskarazko nahiz alemaneko abestiak, dantza egitekoak, entzutekoak, lo-kuluxka egiteko kanta lasaigarriak …
- Psikomotrizitatea ezinbesteko osagaitzat du. Hala, jokoak garrantzi handia du, energia hustutzeko jarduera gisa eta emozioen orekarako (psikomotrizitate gelan, parkean …)
- Instalakuntza modernoak ditu, gaurko irakaskuntzari egokituak: interneterako konexioa, arbela digitalak gela zabal eta iristeko errazak, argi natural asko, lo-kuluxka gela,psikomotrizitate gela …