Giza berrikuntza hezitzeko

    Denok ezberdinak gara,
    denok berdinak gara.

    Aniztasuna lantzen dugu. Pertsona, ideia eta kultura desberdinen arteko elkarbizitza atseginaren garrantziaz arduratzen gara. Ezagutu eta errespetatu nahi dugu. Haur bakoitza hastear dagoen mundua baita, oraindik kontatzeke dagoen ixtorioa, etorkizun bat sortzera goazen ehuna. Haietako bakoitzarengandik ikasten dugu. Zugandik ikasten dugu,

    errespetua da

    Bihotza
    hezitzen dugu

    Ikasle bakoitzaren dohainez jabetzea lan intelektuala da baina, batez ere, bihotza irekitzea da. Bertatik bakarrik gai izango baikara norberaren gaitasun eta bokazioa ezagutzeko. Eta bertatik bakarrik izango gara gai, definizio sendo eta nortasun irmo bat emanez, bizitzari aurre egiteko.

    maitasuna da

    Ongia egiten dugu
    eta ondo egiten dugu

    Pertsona konprometituak gara, zintzoak, arduratsuak, egunero hobetzen saiatzen garenak. Eta hori da, hain zuzen ere, bilatzen duguna. Guk bezalaxe pentsatzen duten ikasle eta familiak, egiten denak eta egiten den moduak garrantzia duelarik. Mary Wardek zioen bezala: “Egia hauxe da: egin behar duguna ongi egitea”.

    konpromezua dao

    Ikasten irakasten dugu

    Ikasleei beren formakuntzan laguntzen dieten ilusioz beteriko irakasleak. Eskua eman eta gero askatzen dituztenak bakarrik joan daitezen. Ikasten irakasten dienak, ahazten eta berriz ere ikasten. Beren ikasleen ikasle diren irakasleak, beren irakasleen irakasle diren ikasleak. Denok denongandik ikasiz.

    maisutasuna da

    Aztarna
    utzi nahi dugu

    Ikasle bakoitza bideratu nahi dugu. Errespetatu. Hezten lagundu. Berarengan maitasun hazia, sormena, ilusioa eta izpiritu kritikoa landatu nahi ditugu, pertsona gaitua eta kontzientea izanik, oraina gainditu eta erabilgarri izango zaion etorkizuna bidera dezan, eta ez alderantziz.

    gainditzea da.

    60 urte hezten

    Mary Warden ondarea: zuzentasuna, egia eta askatasuna.