Haur Eskolako gure etapak

  • Zaintzaile talde egonkor eta aditua dauka.

  • Helburua haurra zoriontsua  izatea du, bere behar fisiko, intelektual, afektibo eta sozialak asebetez.

  • Lotura pedagogía batean oinarritzen da eta honek umea eta bere zaintzailearen artean lotura emozional bat sortzen du, ezinbestekoa haurraren nortasunaren garapen sendoa lortzeko.

  • Umearen ziurtasunaz, zaintzaz eta elikadura egokiaz kezkatzen da, guretzako oinarrizko euskarria umearen garapen egokia burutzeko.

  • Euskara du komunikazio hizkuntza  (D eredua)

  • Parkea eta berdegune zabalak ditu, eta hauek toki ezin hobean egoteak ahalbidetzen du haurrek jarduera ezberdinez goza dezaten kanpoaldean.

  • Elkarrizketan eta gertutasunean oinarritua dagoen  gurasoekiko harremana zaintzen du, ezaugarri garrantzitsua umearen garapen on baterako.

  • Haurrek hain txikitatik garatzen duten entzumen gaitasuna indartzen du, eta hori dela eta, musika ezinbesteko elementua da egunerokotasunean, egunari hasiera emateko abestiekin, dantza egitekoekin, lo-kuluxka egiteko sehaska kantekin …

  • Psikomotrizitatea oinarrizko elementutzat jotzen du. Jokoak garrantzi handia du barrua hustutzeko ekintza fisiko bezala eta oreka emozional bezala (psikomotrizitate gelan, parkean…)

 

Haur eskolako egutegia

Menuak

Deskargatu ezazu menua

Agiriak eta bestelakoak

Agiriak
Jaiotze agiria
Familia agiriaren fotokopia
Argazki bat ( ez da beharrezkoa nortasun agirikoaren neurrikoa izatea)
Txertoen liburuko fotokopia
Bestelakoak
Fardel pakete bat
Biberoia, toallitak eta belakia
Jantzi-erantzia (txandala edo arropa erosoa)
Lau hilabetetik urtebete bitarteko umeentzat ikastetxean erabiltzen den esneak hauek dira: NIDINA 1, NIDINA 2 eta alergiaren aurkako NIDINA.

Gaixotasunak

Umeak tratamendu medikua behar badu eta sendagairen bat eman behar bazaio eskola ordutegi barruan, gurasoek hezitzaileari pediatrak emandako orria eman beharko diote, bertan eman beharreko dosia eta ordua agertuko direlarik.

 Hauetako edozeinen aurrean, haurra aztertu beharra dago. Pediatrak umearen itzulera baimendu beharko du agiri baten bidez.



Beherakoa

Haurrak ohizkoa duen baino kaka kopuru gehiago egitean ematen da. Gainera kakaren ur kopurua gehitu egiten da eta berau askoz ere bigunagoa izaten da. Honi, ez fardelekin ez eta komunera joatearekin ezin zaio eutsi.

Gonbitoak

Haurtzaindegira etorri baino 24 ordu lehenago umeak bi edo gehiagotan ok egin badu, etxean geratu beharko du, ez bada kutsatzen ez den gaixotasunen bat eta haurrak urik gabe gelditzeko arriskurik ez badu bahintzat.

Ahoko ultzerak

Umeak etxean egon beharko du, bere pediatrak gaixotasuna kutsakorra ez dela esaten ez badu behintzat.

Zorriak
Bi egun etxean tratamendua jarraituz


Konjuntibitisa

Haurrak etxean gelditu beharko du, sendagile batek eskolara itzul daitekeela esaten duen arte tratamenduarekin edo gabe.


Baritzela

Exantema agertu eta seigarren egunean etorri ahal izango du edo lehenago, zauriak lehortze fasean badaude behintzat.



Sukarra

38 gradutik gora iruditzen zaigu umeak ez duela haurtzaindegian egon behar. Azken sukar beherakadaren ondoren 24 ordu pasa ez badira, haurrak ezingo du haurtzaindegira etorri.


Antibiotikoa

Sendagaia lehenengoz hartu duenetik 48 ordu pasa ez badira, ez da ikastetxean antibiotikorik emango.