Aniztasunaren trataera
...pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko modu bat.
Mary Ward ikastetxeak aniztasuna bere Hezkuntza Proiektuaren ardatz eta oinarri hartzen du. Horretarako, bi jokabide ildo jorratzen ditugu, ikaslea bere eskola etapa guztian zehar lagunduko dutenak: aniztasunaren trataera eta Elkarbizitza plana.
Ikastetxeko errealitateak eramaten gaitu, ikasleek dituzten behar zehatzei erantzun egokia ematen lagun diezaien hezkuntza neurriak diseinatu eta planifikatzera, eta zehazki, behar bereziak dituzten ikasleena, nahiz behar iraunkorrak izan, nahiz iragankorrak.