Crealab, sorkuntzarako gure laborategia.

Ahazten ikasi, gauza berriak probatu, motibaziotik, nork bere ezagutzatik eta sormenaren ikuspuntutik esperimentatu. Ikasleek beren ideiak martxan jarri eta zertarako gai diren erakusten duten garai berrietarako proiektu berria.

Crealab

Artea, baloreak, ideiak eta IKT-ak garrantzitsutzat jotzen diren espazioa

Creatu

Proiektu ororen arima da, hau da, “interesa duen oro” jaiotzen den lekua. Hemen guraso, ikasle nahiz irakasleen proposamen guztiak jaso, aztertu eta baloratzen dira.

Crecemos

Hausnarketa pertsonalak egiteko gunea da hau. Ikasleek beraien jarrerak aztertu eta baloreak ikasteko balio duena.

Crearte

Laborategi honetara trebetasun artistikoak behar dituzten egitasmoak bideratzen dira. Talentu sortzaile gehien eta gaitasun artistikoak dituzten ikasleek beren “erokeriak” askatasunez adierazi ditzaketen lekua da.

Creatics

Crealabeko proiektu guztien digitalizazio gunea. Aukera paregabea gure ikasleak teknologia berriekin treba daitezen.

Proiektuak

Eguberriko azoka

Gabonetako azokaren egitasmoa neketsua bezain zoragarria da. Proiektu honetan ikasle guztiek esku hartzen dute, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHko ikasleak arte, bertan beren trebetasun artistikoak, sukaldekoak, sozialak, antolaketari dagozkionak, solidarioak eta teknologikoak erakutsiz. Nahasketa honen guztiaren emaitza Alemanian hain ohikoak diren Gabonetako azoka bat da eta bertan ateratako etekinak helburu sozial desberdinetarako izaten dira.

Liburuaren eguna

Arte honen inguruko irakurketa, idazketa nahiz zaletasuna sustatzeko asmoz, CREALAB-ek ikastetxeko etapa guztiak hartzen dituen eta hezkuntza komunitate osoari eskainia den proiektua eskaintzen du. Literatura eta idazketaren aldeko jarduera honetan guraso, ikasle eta irakasleek bat egiten dute egitasmo interesgarri eta erakargarri honetan.

Mini lego league

¡Gure ikasle txikienei gehien erakartzen dien proiektua! Egitasmo zoragarri bezain ero honetan DBHko ikasleek Haur Hezkuntza eta L.H-ko 1. eta 2. mailakoei Lego-ren bidez mundua ikertzeko aukera ematen die. Matematikarako trebeziak, logikakoak, kontzentrazioari dagozkionak eta sormena dira proiektuaren ardatz.

Parte hartu Crealaben

Ahazten ikasteko ideiak sortzen diren tokia, gauza berriak probatzekoa, motibaziotik esperimentatzekoa, norbere ezagutza eta sormenerako ikuskera. Proiektu berria garai berri baterako, non ikasleek beren ideiak martxan jarri eta zertarako gai diren erakusten dutena.