Ausburg 2019
Aurreko ekainaren 22an 2., 3. eta 4. mailako 38 ikaslek gure ikastetxeko hiru irakaslerekin Augsburgera bidaiatu zuten, urteroko ikasle-trukean esku hartzeko.
Gure ikasleek inoiz ahaztuko ez dituzten esperientziak bizi izan zituzten 10 egunez. Lehen iritziak gainditu ondoren (jaki berriak, ordutegi ezberdinak…), ikasleek asko gozatu zuten egonaldia Regensburg eta Munich bezalako Babariako hiriak bisitatuz. Gehien harritu zituena Neuschwanstein-eko gaztelua (Errege zoroa) eta Augsburgeko zooan ikusitako hainbat animalia izan ziren.
Bidaieko gauzarik garrantzitsuena bertako esperientzietatik ikasitako guztia izan da, hala nola, beren beldurrak gainditu, beren lagunekiko harremanak sendotu eta azkenik, bidaiatzeak pentsamendua zabaltzen duela.