Denerako hornitua. Eta denontzako.
Formakuntza, alderdi akademikoaz gain, beste hainbat atalez ere osatzen da. Pertsona orekatua, sendoa eta bere buruarekin ziurra garatzeak orotariko ikasketa eskatzen du, gelaz gaindi doan ikasketa, alegia.Baloreak eta trebeziak jorratzea eskatzen du. Eta baita instalazio aproposak izatea ere. Guk Mary Warden baditugu.
Eskolako kirol guneak
Kirol hezkuntza
Mary Warden kirol hastapenerako ekipamendu ezinhobea daukagu, adinaren eta mailaren arabera antolatua. Hemen neska-mutilek kirol desberdinak ezagutzeko aukera dute eta aurrerago eta nahi izanez gero, kirol zehatzen bat egin dezakete.
Kanpo instalazioak
Kanpoko jolastokiak honako zelaiak ditu: berdegune zabalak, haur parkea, minibasketeko hiru zelai, saskibaloiko bi zelai, teniseko bi pista, belar artifizialeko futbol zelaia (45mX25m),eskubaloi edo areto futbol zelaia, pilotalekua, aldagelak eta komuna dituen arkupea. Gure instalazio guztietan argi artifiziala daukagu.
Barruko instalakuntzak
Eta barrualdean ere ondorengoak ditugu: gimnasioa, aterpea, aldagelak eta komunak, Mary Ward aretoa eta eskenatokia, balleterako aretoa, haur parkea, ludoteka eta erabilera anitzeko aretoak.
Erabilera anitzeko aretoak
Benetan garrantzia duena espazioa baita eta ez dinamika. Ikastetxeko hainbat areto beste hainbeste erabiletarako ditugu. Musika klase bat eman dezakegu eta ondoren mekanografia landu; Zientzietako laborategia sorkuntza laborategi edo xakean aritzeko areto bihurtzen da. Espazioa modu inteligentean erabiltzen dugu, baliabideak aprobetxatzen ditugu eta ikasleek hainbat rol har ditzakete.