Zuzentasuna, egia eta askatasuna
1949an Bienaventurada Virgen María Institutuko moja alemaniarrek beren lehen ikastetxea Hernanin sortu zutenetik eta handik hamar urtetara hauetako lauk Bizkaia Pasealekuko etxabe batean beste ikastetxe bat ireki zutenetik, hainbat gauza aldatu dira Mary Warden eta beste zenbaitek bere horretan jarraitzen dute. Lerro pedagogikoak garaietara egokitu dira (aniztasunaren trataera, etengabeko hobekuntza, IKT-en eraldaketa…), baina gure sortzailearen oinarrizko baloreek indarrean jarraitzen dute: zuzentasuna, egia eta askatasuna. Horrela izan da beti eta horrela izaten jarraituko du.