Espiritu kritikoa

Beste modu batera ikasteko, izateko eta bizitzeko ezagupideak bilatuz. Beste lurralde eta pentsamoldeak ezagutuz, beren pentsamendua zabaltzeko aukerak emango dizkien egitasmoak sortu.

Lan kooperatiboa

Desberdinen eta lurralde ezberdinen artekoa. Gure pentsamendua zabalduz eta errealitate berriak ezagutuz, elkartu eta beste modutara ikasten eta hazten lagunduko diguten pertsona eta erakundeak.

Europa ezagutu

Etxetik, beren ikastetxetik, lagunduta baina aske, gidatuak baina iniziatibaz, plan baten baitan baina abentura kutsuz. Beren ingurukoa ezagutu, etorkizunean egunerokoa bezala barneratzeko, XXI. mendeko Europan bizitzeko prestatu.

Autonomia

Proiektu desberdinetan esku hartzeko beren hautagaitzak aurkeztuz, bertan konpromiso pertsonalak hartu eta nazioarteko egitasmoetan parte hartu.

 

Kultura ezberdinen arteko elkarrizketa

Gure ikastetxean erreferente diren hizkuntza ezberdinetan, hauek praktikatzeko eta indartzeko egoera desberdinak ahalbidetu, hauek izango baitira etorkizunean gorde ahal izango duten altxorrik preziatuenetarikoa.

Mugikortasun murriztua sentsibilizatzea.

Egunerokotasunean inguruan dituzten batzuen zailtasunez jabearazi, normaltzat ematen ditugunak baina zenbaitentzako sekulako erronkak direnak. Enpatia jorratu eta irtenbideak bilatu berdinen arteko desberdintasunak ulertzeko eta laguntzeko.

IKT Konpetentziak

Beste erakunde eta hauen ikasleriarekin elkarlana eta harrema kudeatzeko erreferente bezala. Plataforma desberdinak erabiliko ditugu, hauen artean Europar Batasunean garrantzi berezia duen Twinnig-a bezala.

Atzerrian egonaldiak:

2020ko otsaila - Munich

2020ko maitza - Erroma

2020ko urria - Clermont-Ferrand

Maitza 2021 - Oporto

Urria 2021 - Donostia

Maiatza 2022 - Kavala