Elkartasun zozketa - La Palma

Gure ikastetxeak La Palmako sumendi erupzioaren ondorioak jasaten ari diren guztiengandik hurbil egon nahi du.

Hori dela eta, aurtengo Gabonetako kanpaina CÁRITASentzat izango da, herri horretan lankidetza estua baitu.

Txartelen zozketa antolatu dugu, bakoitza 2 euroan. Sariak hauek izango dira eta zozketa ikastetxean egingo da abenduaren 20an.

Lehen saria: Appeleko Ipad bat

Bigarren saria: Errealeko kamiseta eta futbol-botak.

Hirugarren saria: Errealeko baloia eta futbol-botak.

Realeko bi futbol-jokalarik eman dizkigute futbol-botak.Aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen laguntza.

Zorte on guztioi!

  • Jangela

  • Instagram

  • Autobusak

  • Youtube