Podcast Jon Kareaga

Oraingoan, gure webguneko tartean irratian eman zen saio bat aukeratu dizuegu. Nolanahi, adimen gaitasun handiak gure inguruan daudela jabetzen joateko.

Ez dira pertsona arraroak, ezta betaurreko biribilak eta ile txurikoak, Einsten antzera. 

Aniztasuna leku guztietara iristen da eta gai izan behar gara onartzeko, ulertzeko eta errespetatzeko.

Hona hemen, gure laguna Maider Belda (Fundación JASÓN). Berarekin, Jon Kareaga. Honek kontatutakoa entzungo duzue:  Podcast 

Haurtzaroa eta nerabezaroa norberaren burua ulertu gabe. Zergatiak eta arrazoiak aurkitu nahian. 

Heldutasunean galduta sentitzea. Puzle baten fitxa bezala: Non, norekin eta nola enkajatu?

Detekzioa eta identifikatzea ez da etiketa bat jartzea. Abiapuntu bat da.

Hortik hasita, norberak aukera izango du bere burua hobeto ezagutzeko eta ulertzeko. Eta egoera horrek pakea eta askatasuna erakartzen ditu.

  • Jangela

  • Instagram

  • Autobusak

  • Youtube