Emergencia Ucrania

Duela egun batzuk,  “ La Asociación Cultural y de Cooperación al Desarrollo Ucrania/Euskadi”  egiten ari den kanpaina solidarioaren berri eman genizuen. Herri hau bizitzen ari den egoera dramatikoa ikusita, Ikastetxe gisa beste urrats bat eman nahi dugu, eta bi modu desberdinetan inplikatu:

1. Ikastetxea bilgune izango da eta elkarlan estuan arituko da elkarte honekin, Astigarragako logistika-zentrora ekartzen duzuen guztiaren garraioa erraztuz. Adierazitako produktu guztietatik, modu berezian eskatzen dizuegu: higiene pertsonaleko gaiak, latan ontziratutako janaria, lehen sorospenetarako botikina, bendak eta gasak.

Biltzeko epea martxoaren 16tik, asteazkena, martxoaren 25era, ostirala, izango da.

2. Gure Jesusen Kongregazioko Ahizpak inguruko errefuxiatu-esparruetan egiten ari diren lana diruz lagundu nahi dugu.

Horretarako, jarraian, zuen ekarpena egin dezakezuen kontu-zenbakia adieraziko dizuegu, gaia aipatuz: «DONATIVO UCRANIA».

KONTUAREN DATUAK:

 (informazio gehiago behar izanez gero, idatzi lasai helbide elektroniko honetara:   eorduna@maryward.com)

 

BBVA CÓDIGO CUENTA IBAN:  ES65 0182 0303 3202 01552175

Badakigu premia handia dagoela, eta ez dugu  zuen elkartasunaren zalantzarik.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzarengatik.

 

Agurtzen zaituztegu, Jesusen Kongregazioko gure ahizpengandik jasotako informazioaren esteka erantsiz :

 

 (https://www.congregatiojesu.org/es/noticias-de-uzghorod-provincia-eslovaca/)

 

Agur bero bat,

 

Pastoraltza-taldea

 

    • Egutegia

    • Jangela

    • Instagram

    • Autobusak

    • Youtube