Noticias MW
San Telmo Museoa
2.DBHko ikasleek "Euskara ibiltaria" erakusketa ikusi dute gaur goizean. Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea da. Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.